Abuztuan ekintza asko eta asko egin eta gero, orain, Lekitto Bedarra San Antolin jaien baitan egingo dituzten ekintzei begira jarri da. Alde batetik, bihar, abuztuak 29, Lekeitioko Udaleko garapen komisioko arduradun
Idoia Sagastizabalegaz batuko dira taldeko kideak. “Bilera horrekin, udalaren inplikazioa bilatu nahi dugu. Hau da, Usotegi bisitatzeko leku ofizial izatea nahi dugu. Era horretan, bateko eta besteko bisitariek Usotegin egiten dena bertatik bertara ezagutu ahalko dute”, azaldu dute Lekitto Bedarreko kideek.
Beste alde batetik, irailaren 2an (eguaztena), San Antolin jaietan, Lekitto Bedarrak
barazki brotxetak prestatuko ditu parkean (ekintza txosnetako ekitaldien barruan dago kokatuta). “Ekintza hori
Zelai fruta dendari esker egingo dugu. Baserritar jantzita egongo gara taldeko kideok eta ekintzan biltzen dugun dirua ikastaroak, hitzaldiak, Usotegi Eguna eta oro har, auzolan ekintzak sustatzeko erabiliko dugu”.

Lekitto Bedarreko kideak, Usotegin.
Ekintza hori mahai gainean jarrita, taldeko kideek orain arte ekintzetan parte hartu izan duten herritarrei egun horretan parkera joateko gonbitea egin nahi izan diete.
Abuztuak 29ko ekintza
Eta orain arte egin modura, bihar, zapatua, ortuko mantenimendu eta txukuntze lanak egingo dituzte. Hitzordua 09:00etatik 12:30era jarri dute, Usotegin bertan. “Belar mozketa, sarrerako eta atzeko eskaileren garbiketa, antzarretan erabiltzeko untzaorriak jaso, eserlekuak margotu, konposta gunea txukundu eta uzta batu eta banatuko dugu”.