Iaz egin modura, aurten ere Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia egingo du. Irailaren 12an ospatuko da jaia.
Jai eguna ospatu aurretik, baina, irailaren 10ean, jaiaren aurkezpen ofiziala egingo dute antolatzaileek. Hori 19:00etan izango da, Zubi Zaharraren inguruan. Horretan, egunean bertan egongo diren ekintzak aurkezteaz gain, abestia aurkeztu eta kamisetak salduko dituzte, besteak beste.
EGITARAUA:
14:30: Herri bazkaria, Alamedan. Marmitako jana. Txartelak aurretiaz salgai daude, Kuriken, Garoan eta Irkaitzen. Oharra: txartelak irailaren 10era arte egongo dira salgai, 10 eurotan.
15:00: Atunaren zozketa, Alamedan.
Bazkalostean: Euskal kantak.
15:30: Umeentzako jolasak, Musika Plazan.
17:00: Umeentzako antzerkia, Potxin eta Patxin pailazoekin.
18:00: II. Txapel Jaurtiketa, Alamedan. Oharra: Lehiaketa 14 urtetik gorakoentzat izango da. Parte hartzeko egunean bertan eman behar da izena, 17:00etatik 17:45era, txosnan.
19:15: DJ Erromeikusimakusi, Punto G eta DJ Elepuntoren eskutik.
20:00etatik gauerdira arte: DJ Oihan Vega eta DJ Markelin.
Egun osoan, Alamedan: Txosna, pintxoak, bokatak, zozketak.
Iazko jaiko argazki galeria:
[nggallery ID=186]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.