Berriatuko Milloi auzoko jaietan parte hartzea "handia" izan da
Joan den asteko barikuan hasi ziren Berriatuko Milloi auzoko Antolin Deunaren jaiak. Ikurrinaren igoeragaz eta kanpai hotsekin hasi ziren jaiak eta ostean poteoa eta musika izan ziren protagonista. Zapatuan karta jokoa izan zen nagusi eta arratsaldean umeen jolasak.
Domekan, ostera, bertsoak, triatloi berezia, herri bazkaria eta idi probak izan ziren eguneko ekintzak. Orokorrean, jaietan, parte hartzea “handia” izan dela esan dute Berriatuko Udaleko ordezkariek. “Parte hartzea bikaina izan da”.
Jaietako ekintzak, baina, zapatura arte luzatuko dira. Horrela, asteazkenean, urteroko txapel jaurtiketa egingo dute eta zapatuan, VIII. Moto Lasterketagaz amaituko dituzte jaiak.