Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen duten
Chichinabo Cabaret antzerki musikala ikusteko egunak luzatu egin dituzte; iraileko asteburu guztietan ikusi ahalko da, Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean.
Abuztuaren 21ean estreinatu zuten musikala, Bilboko Aste Nagusiaren barruan. Eta hasiera baten emanaldiak abuztuaren 29ra arte eskaintzekoak ziren. Baina estreinaldiko eguna ailegatu zenean, egun guztietarako sarrerak agortuta zeuden. Hori dela eta, emanaldiak iraila osora luzatzea erabaki dute.
Maruri eta Santamaria, emanaldian
Horrela ba, iraileko bariku, zapatu eta domeka guztietan eskainiko dituzte saioak. Gainera, abuztuan ez modura, iraileko saioak ordutegi ezberdinetan izango dira.
Sarreren zozketa
Momentuz, Lea-Artibai eta Busturialdeko herritar asko joan dira emanaldia ikustera eta horien guztien argazkiak sare sozialetan zabaldu dituzte bertoko aktoreek.
Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri aktore ondarrutarrak.
HITZAk ere domekarako bi sarrera bikoitz zozkatzen ditu harpidedunen artean. Zozketan parte hartzeko egueneko [irailak 3] 16:00ak aurretik deitu behar da HITZAren bulegora (94-684 44 36). Zozketako irabazleak barikuko egunkarian argitaratuko dira.
Ordutegiak eta info+
- Irailak 4 eta 5. 23:00.
- Irailak 6 eta 20. 21:00.
- Irailak 13 eta 27. 20:00.
- Irailak 11, 12, 18, 19, 25 eta 26. 22:00.
- Lekua. Bilboko Pabellon 6 gunean (Erribera kalea).
- Prezioa. 15 euro.
- Erreserbak. www.pabellon6.org
‘Chichinabo Cabaret’ musikaleko momentu bat