Berriatuko Milloi auzoak ere San Antolin eguna ospatu du gaur [irailak 2]. Urtero modura, goizean, meza eta txapel jaurtiketa lehiaketa izan dira nagusi. Lehiaketa 13:30ean hasi da. Txapelketan 10 umek eta 40 nagusik parte hartu dute. Horien guztien artean, onenak Oier Lekoixe (nagusietan onena) eta Ortzi Aldazabal (umeen artean onena) izan dira lehen postuak eskuratu dituztenak.
Giro ona egon da auzoan. Eguraldia lagun, txapel jaurtiketa lehiaketak ordu bat iraun du. Ostean, han bildutakoak bazkaldu egin dute eta arratsaldean mus txapelketa egin dute.
Joan den astean hasi ziren jaiak
Joan den asteko barikuan hasi ziren Berriatuko Milloi auzoko Antolin Deunaren jaiak. Ikurrinaren igoeragaz eta kanpai hotsekin hasi ziren jaiak eta ostean poteoa eta musika izan ziren protagonista. Zapatuan karta jokoa izan zen nagusi eta arratsaldean umeen jolasak.
Domekan, ostera, bertsoak, triatloi berezia, herri bazkaria eta idi probak izan ziren eguneko ekintzak. Orokorrean, jaietan, parte hartzea “handia” izan dela esan dute Berriatuko Udaleko ordezkariek. “Parte hartzea bikaina izan da”.
Jaietako ekintzak, baina, zapatura arte luzatuko dira. Horrela, asteazkenean, urteroko txapel jaurtiketa egingo dute eta zapatuan, VIII. Moto Lasterketagaz amaituko dituzte jaiak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.