Basurko
Azaro Fundazioaren eta
Garapenerako Leartibai Agentziaren zuzendaria izan da orain arte. Enpresa berrien sorkuntzan eta Bizkaiko ete-en (pyme) lehiakortasuna hobetzen duen hamahiru urte baino gehiagoko esperientzia dauka ondarrutarrak. Horretaz guztiaz gain, LKS S.Coop-eko aholkulari eta Deustuko Unibertsitateko irakasle ere izan da Basurko.
Ainara Basurko. Argazkia: BEAZ
Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriagaz, BEAZeko taldekideekin eta bere lanarekin, aurtengo helburu nagusia “ekonomia berraktibatzea” dela gaineratu du. Horrez gain, enplegua sortu eta pertsonengan inbertitzen jarraitzeko asmoa ere azpimarratu du.