San Antolin egunean, Lekitto Bedarreko kideek burruntziak prestatu zituzten parkean. “Taldeko dozena bat lagunek arratsalde osoan prestaketa lanak egin eta gero, 20:00etatik 22:15era arte gelditu barik burruntziak saldu genituen”. Burruntziak barazkiekin egindakoak ziren eta jendeak oso ondo erantzun zuela esan dute. “Jendeak arrakasta handiz hartu zuen gure ekintza”.
Lekitto Bedarreko kideak, burruntziak prestatzen. Argazkia: Lekitto Bedarra
Ekintza amaitu bezain pronto, euria hasi zuela ere gaineratu dute. “Eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu ziguten guztiei, bai eta parte hartu zutenei ere”.
Lekitto Bedarreko kideak, burruntziak prestatzen. Argazkia: Lekitto Bedarra
Lekitto Bedarreko kideak, burruntziak prestatzen. Argazkia: Lekitto Bedarra