Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatuta, iaz egin zen estreinako Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia. Iaz jaia arrakastatsua izan zen eta ondorioz, aurten ere beste horrenbeste espero dutela diote. Aurten, baina, egitarau zabalagoa prestatu nahi izan dutela azaldu dute. “Jaiak gero eta indar handiagoa hartzea nahi dugu; herri osoaren inplikazioa bilatzen dugu eta ondorioz, ondarrutar guztiek parte hartzea nahi dugu”, azaldu dute antolatzaileek.
Aurten, estreinako, marmitako jana egingo dute. Eta txartelak salgai bazeuden ere, dagoeneko bat bera ere ez dela geratzen jakitera eman dute. “Dena dela, bokatak ere egongo dira, beraz, txartelik ez dutenek ez dute zertan arduratu”. Horrez gain, aurten, umeentzako pailazoen ikuskizuna ere egongo da. “Adin guztientzako jaia da hau. Horregatik, DJ Elepuntok eta Punto G-k ere girotuko dute iluntzea”.
Omenduak ere aipatu dituzte antolatzaileek. “Saskibaloi taldeko mutilek herriarengatik lan gogorra egin dute urteetan eta aurten utzi egin dute taldea. Uste dugu eurek egindako lana eskertzekoa izan dela eta horregatik, guretzako omenaldirik onena dena eskainiko diegu: Txapela eramateko ardura“.
Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia uda amaierako jaia izatea nahi dutela diote. “Udazkenari ongietorria eman eta herriko bizitasuna berpizteko jaia da. Izan ere, azkenaldian, herriko giroa nahiko eskas dago”.
Aurten, gainera, abestia ere badu jaiak. “Josu Aranburuk egin du”.
EGITARAUA:
14:30: Herri bazkaria, Alamedan. Marmitako jana. Txartelak aurretiaz salgai daude, Kuriken, Garoan eta Irkaitzen. Oharra: txartelak irailaren 10era arte egongo dira salgai, 10 eurotan.
15:00: Atunaren zozketa, Alamedan.
Bazkalostean: Euskal kantak.
15:30: Umeentzako jolasak, Musika Plazan.
17:00: Umeentzako antzerkia, Potxin eta Patxin pailazoekin.
18:00: II. Txapel Jaurtiketa, Alamedan. Oharra: Lehiaketa 14 urtetik gorakoentzat izango da. Parte hartzeko egunean bertan eman behar da izena, 17:00etatik 17:45era, txosnan.
19:15: DJ Erromeikusimakusi, Punto G eta DJ Elepuntoren eskutik.
20:00etatik gauerdira arte: DJ Oihan Vega eta DJ Markelin.
Egun osoan, Alamedan: Txosna, pintxoak, bokatak, zozketak.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.