Geltoki berrituak
zeresana eman du, bai herri mailan eta baita sare sozialetan ere. Horren harira,
Ondarroako Udalak geltokia “irisgarritasun eta segurtasun baldintzak beteaz” egokitu dela jakitera eman du. “Autobus geltokiaren ingurua eremu altuagoan antolatu da, autoak geldiarazteko eta oinezkoari garrantzi gehiago emateko helburuagaz”.
Ondarroako Kamiñazpiko autobus geltokia, berrituta.
Geltokia leku berean laga dutela diote udal ordezkariek. “Inguruaren
baldintzek ez zuten beste aukerarik ematen. Aurretik zegoen
geltokiak ez zituen irisgarritasun baldintzak betetzen. Horrez gain, bertara heltzeko bidea zeharkatu behar zen eta zebrabiderik ez zegoen”.
Egokitzapenak eginda, orain, zebrabideagaz, espaloietatik jendea “modu seguruan” pasatzeko aukera dagoela gaineratu dute. “Geltokiaren alboko itxitura kenduta, geralekua
txikiagoa egin ahal zen, eta modu horretara, zebrabidea bereiztuta geratuko zen. Kendu beharreko itxitura baina, mendebaldekoa zen eta
aukera horren alde eginez gero, haize eta euritik babestu gabe geratzen zen“. Arazo horren aurrean, geltokiaren tamaina ez aldatzeko erabakia hartu zuten udal arduradunek. “Alboko itxitura mantentzeko erabakia hartu genuen”.