Domekan [irailak 13] egin zen mendi martxa eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, 455 lagunek parte hartu zuten ekintzan. Horien guztien artean,
Alvaro Funes Carrion izan zen
onena; 27 kilometroko ibilbidea
2 ordu eta 32 minututan egin zuen. Funesek bi pertsonentzako bazkaria irabazi zuen, herriko tabernan.

Ispasterko mendi martxa. Argazkia: Ispasterko Udala
Amaia Onaindia Kareaga aulestiarra eta
Jagoba Murelaga lekeitiarra ere ez ziren esku hutsik joan. Lehenak pultsometro bat irabazi zuen eta bigarrenak Oreka zentroan masaje bat.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaile guztiek ingurumenarekiko errespetua izan zuten eta jarrera hori eskertu nahi izan dute.