Zapatuan [irailak 12] hainbat herritar bildu ziren Munitibarren Aingeru Cardaño herriko presoari babesa emateko. Besteak beste, agerraldian parte hartu zuten herritarrek Cardañoren
atxiloketa “guztiz bidegabea” dela salatu zuten. “
Arrazoi politikoak eta
mendekua daude Cardañoren epaiketaren eta
atxiloketaren atzean“. Bide beretik, herritarrek ere Cardañok egindako tortura salaketa berretsi nahi izan zuten.

Cardañoren aldeko agerraldia
Azkenik,
Cardañok bi aste atzerago HITZAri eskainitako elkarrizketan esandako esaldia gogora ekarri zuten herritarrek. “
Herriak dauka gaitasuna hau gelditzeko. Gizartearen inplikazioa beharrezkoa da“.
Egoera horren aurrean, herritarrei
konpromisoak hartzeko deia egin zieten. “Herri oso baten konpromisoa norbanakoetatik hasten da. Eta dei egiten diegu Munitibarko herritarrei, bakoitzak bere konpromisoa hartzera, bakoitzak bere apurtxoa ematera, egoera hau berriro gertatu ez dadin, ez Munitibarren ezta Euskal Herri osoan ere”.
Agerraldia egin eta gero
manifestazioa egin zuten 180 herritar inguruk.
Salaketa eginda, Cardañok herrian eduki duen inplikazioa azpimarratu zuten herritarrek. “Badira pare bat urte, Aingeru gure artean dagoela, familia bat osatu eta gure artean bizitzen gelditzea erabaki zuela. Bertaratu zenetik, bere esperientzia eta grina gurekin partekatzen hasi zen, herriko ekimen desberdinetan parte hartuz, ekimenak bere eginez. Herri ekimen batzuen artean, bat aipatzearren, Herriko gimnasioaren bultzatzaileetako bat dela esan beharra dago, herrian beharrizana ikusirik, horri irtenbidea emateko asmoz”.
Bide beretik, Cardañoren izaera alaia, argia eta zabala azpimarratu zuten. “Alaia, argia, lagun ona, zabala, langilea, konprometitua, burugogorra, zorrotza eta abar luze bat dela esan genezake eta honela erakutsi digu egunerokotasunean eta baita momentu latzetan ere”.