Domekan [irailak 13] egin zen Mutrikuko VI. Arno Trail mendi lasterketa. Guztira 47 kirolarik parte hartu zuten proban eta horien guztien artean onena Mikel de Unza naparra izan zen. Herrikoen artean, ostera, Xabi Astigarraga izan zen lehena helmugaratzen. Astigarragak iaz ere podiuma egin zuen. Nesketan Leire Fernandez Oreretako bizilaguna izan zen onena. “Fernandez gaztea da baina oso maila ona dauka eta lorpen asko edukiko ditu, abila da eta”, gaineratu dute antolatzaileek.

Arno Trail lasterketa. Argazkia: Kalbaixoko Kofradia
Orokorrean, lasterketa giro onean egin zela azpimarratu dute. “Eguraldiak eutsi egin zuen eta giro ona izan zen nagusi. Zaurituei dagokienez, baten batek orkatila bihurritu egin zuen, baina osterantzean, ez zen gora beherarik egon”.
Parte hartzaileak ere gustora geratu zirela jakitera eman dute antolatzaileek. “Hori da gure helburua, guztiek ondo pasatzea”.

Arno Trail lasterketa. Argazkia: Kalbaixoko Kofradia

Arno Trail lasterketa. Argazkia: Kalbaixoko Kofradia

Arno Trail lasterketa. Argazkia: Kalbaixoko Kofradia