Zapatukoa ekintzaz betetako eguna izango dela aurreratu dute
Artzabal surf elkarteko kideek. ” M
odu batera edo bestera, bertara gerturatzen diren
guztiek izango dute surfagaz gozatzeko aukera“. Aurreko urteetan modura, Artzabal Surf Egunak herritarrek surfa probatzea bilatzen du. Alegia, mundu hori herritarrei gerturatzea.
Zapatuan, 10:00etan hasita,
musika, surfeko
kamisetak saltzeko mahaia eta
txosna egongo direla jakitera eman dute antolatzaileek.
Bide beretik, elkarteko kideek
ekintza posible egiten duten babesleak eskertu nahi izan dituzte: Mendexako Udala, Lekeitioko Udala, Dzingua denda, Mikel Kirolak, Otoio Kirolak eta Kai Alde elkartea.
EGITARAUA:
- 10:00etatik aurrera: Doako surf ikastaroetan izena emateko aukera.
- 11:00: Doako surf ikastaroak. Taulak Artzabal surf elkarteak jarriko ditu eta 5-6 urtetik aurrerako guztiei zuzenduta egongo da.
- 14:30: Parrillada hasiko da. Txartelak txosnan erosi ahal izango dira.
- 16:00: Taldekako Surf Txapelketa.
- 18:00: Sarien zozketa, ikastaroetan parte hartu duten guztien artean.
- 19:00: Kontzertua, The Loon Vagos taldeagaz.
- 20:00: DJ Foski eta DJ Toki.