Margolaria, musikaria, kirolaria, langilea… Artea barru-barruan sartuta daraman horietako bat da Bitor Arizmendi. Eta atzo [irailak 19], mutrikuarrek merezitako omenaldia eskaini zioten Zabiel kultur etxean. Arte eskolako kideak, guraize lantokiko kideak, musikariak, familiako kideak… Inor gutxi falta zen Zabielen. Agurra egin ostean, oroigarria jaso zuen. Oroigarrian ondoko testua zegoen: Mutrikuko arte tailerra: Koloreen zurrubiloetan jolastuz irakatsi zenigun jolasten. Horietan zipriztinduz jarraitzen dugu gaur. Eskerrik asko, maisu!
Arte tailerreko kideekin
Arizmendiren senideek eskerrak eman zizkieten guztiei eta Arizmendiren bizitza errepasatu zuten. Omenaldia “hunkigarria eta pozgarria” izan zela esan zuten.
Guraize lantokiko kideekin
Ostean, Jon Naberanek egindako koadroa jaso zuen opari bezala Arizmendik. Koadroan Arizmendi bera agertzen zen, Mutrikuko koadroa margotzen.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.