Munitibarko udal ordezkariek jakitera eman dutenez, legealdian udalak nola funtzionatuko duen azaldu nahi diete herritarrei, “udala ahalik eta hubilekoena egiteko”. Asmo horri jarraituz, batzorde ezberdinak antolatu dituzte. “Batzorde bakoitzean zinegotzi bat egongo da eta haren ardura izango da batzordea koordinatzea eta dinamizatzea”. Batzordeetan, gainera, nahi duten herritarrek edota elkarteek parte hartu ahalko dutela jakitera eman dute. “Arlo bakoitzari dagokion urteko aurrekontua zelan erabili edo zelan banatu erabakiko da batzordeetan”.
Beste alde batetik, auzotarrekin batzeko asmoa ere agertu dute udal ordezkariek. “Modu horretara, udala hurrerago sentituko dute auzotarrek”. Batzar horietan, gainera, ordezkariek euren burua aurkeztuko dute eta auzotarrek dituzten arazoez hitz egingo dute.
Azken batzarra herrigunekoa izango dela esan dute. “Azken batzar horretan, baita ere, udaleko arduren eta ordezkaritzen banaketa azaldu eta udala zelan kudeatuko dugun azalduko dugu; batzordeetan zelan parte hartu ahal den ere azalduko dugu”.
Hona hemen batzarren egutegia:
- Ganbe auzoa: Irailak 26, 12:30ean, Ganbeko eskolan.
- Gerrikaitz auzoa: Irailak 26, 17:30ean, Bengolan.
- Totorika auzoa: Urriak 3, 12:30ean (lekua zehazteke dago).
- Gerrika auzoa: Urriak 3, 17:30ean, Santa Luzia ermitan.
- Aldaka auzoa: Urriak 10, 12:30ean, Santiago ermitan.
- BerreƱo auzoa: Urriak 10, 17:30ean (lekua zehazteke dago).
- Munitibar (herrigunea): Urriak 17, 12:30ean, udaletxeko aretoan.