Euskal Telebistako
Herri txiki infernu handi saioa grabatzen hasiko dira bihar [urriak 13] Aulestin. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkezten duten saioak herriko hainbat puntu eta pertsona grabatu eta elkarrizketatuko ditu.
Gaurko grabaketa egin ostean,
hilaren 22an, grabatutako guztia herritarrei erakutsiko diete. Eta proiekzio hori ere grabatu egingo dute.

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, ‘Herri txiki…’ saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB
Aurkezleek hamar herri bisitatuko dituzte denboraldi berri honetan, Aulesti tartean. Orain arte bezala, elkarrizketak egin eta herria ezagutu ostean, Gurrutxagak eta Pagadik bakarrizketa egingo dute herritarren aurrean (hilak 22). Aurten ere, gainera, Sebastian Lizaso bertsolariak herriaren nortasunari eta berezitasunei buruzko bertsoak abestuko ditu.
Saioak ikus-entzuleen babesa izan zuen lehen denboraldian; %7,4ko kuota eta 118.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen euskaldunen artean.