Iaz egin zuten estreinako. Eta hain ondo atera zen, aurten ere bigarren urtez egitea erabaki dute.
Hilaren 24an egingo da. Dena dela,
txartelak aurretiaz erosi behar dira. Eta horretarako azken eguna hilaren 18a izango da (domeka).
Hego Haixe kantu bazkaria, iaz.
Txartelak ondoko leguetan daude salgai (25 euro eta kantu liburua opari):
- Markina-Xemein: Udaletxean, Iruzubi tabernan eta Uhagonen.
- Etxebarrian: Olaia tabernan.
- Berriatuan: Urepel tabernan.
- Ondarroan: Beikozinin eta Kulixkan.
- Mallabian: Trabaku Goikoan.
Leku horietaz gain,
telefonoz ere egin ahal dira erreserbak: 615 781 042 (Lorea) edo 685 734 794 (Amaia).
Egunean bertan,
13:00etan,
Kontzekupean jarri dute hitzordua. Ordu horretan kantu liburuen banaketa egingo dute eta
ostean triki-kantu-poteoa egingo dute.
Bazkaria 14:30ean izango da, Lea Artibai Ikastetxeko jantokian. Beste behin ere Angel Mariezkurrenak egingo ditu aurkezle lanak. Musikari nafarrek eta eskualdekoek ere parte hartuko dutela jakitera eman dute antolatzaileek. Eta hori gutxi ez eta sorpresak eta lehiaketak ere egongo direla aurreratu dute.