Ondarrutar batek atzo [urriak 14] aurkitu zuen
Artabide kalean barruan
amua zuten txorizo zatiak behegainean. Zehatz esateko,
Txalet Monika parean aurkitu zituen herritarrak aipatu txorizo zatiak. Animalientzako tranpak direla esan dute salaketa egin duten herritarrek.
Ondarrutar batek atzo behegainean aurkitu zuen txorizo zatia, barruan amuagaz.
Ez da estreinako aldia animalien aurkako zer edo zer agertzen dena Ondarroako kaleetan. Izan ere,
maiatzean, txakur bat pozoituta hil ostean, udalak alarma gorria piztu zuen eta
ohar bat argitaratu zuen.
Udal ordezkariek gaia “kezkagarria” bihurtzen ari zela esan zuten orduan: “Animalientzako ez eze, herritarrentzako ere arriskutsua izan daiteke pozoia. Auskalo non dagoen, eta. Ez dakigu oraindik hildako txakurrak non jango zuen pozoia, baina hori guztia ikertzen ari gara. Guk dakigunez, udal langileek arratoiak edo antzerako izurriteekin akabatzeko pozoia erabiltzen dutenean ezkutuko tokietan botatzen dute, estoldetan, esaterakoā€¯.