Berriatuako Udalak, UEMAgaz eta AEKgaz elkarlanean, herritarrei euskara ikasteko “erraztasunak” emateko diru laguntzak ematea adostu zuten. Funtsean, hiru erakundeek, euskara ikastaroak antolatu eta horietan izena ematen zutenei diruz laguntzeko konpromisoa hartu zuten irailean.
Herritarrak, ikastaroan. Argazkia: Berriatuko Udala
Berriatuko Udalak jakitera eman duenez,
kanpaina “oso arrakastatsua” izan da;
28 herritarrek eman dute izena (24 herritar Aisa ikastaroan hasi dira eta beste laurak gradu desberdineko ikastaroetan ari dira). “Berriatuko etxebizitza guztietara kanpainaren informazio jasotzen zuen eskutitza bidali genuen. Eta bide batez, herritarrei ikastaroetan izena emateko dei egin genien”. Izena eman dutenei %70 edo %80ko diru laguntza eman diete.
Aisa ikastaroan ari direnak, esaterako, Berriatuan bertan ematen dituzte klaseak. “Hiru talde desberdin egin dira. Gainontzeko laurak Ondarroa eta Markina-Xemeinen ematen dituzte klaseak”.
Euskara ikastaroetan parte hartzen ari diren berriatuarrak. Argazkia: Berriatuko Udala
Kanpaina aurkeztu zutenean, Jon Arriola Berriatuko alkateak ondokoa adierazi zuen: “Berriatua bezalako herri euskaldunetan, euskara ezagutzeak duen garrantzia kontuan hartuta, Berriatuko Udalak eta Uemak herritarrei euskara ikasteko edo hobetzeko erraztasunak eman nahi izan dizkiegu”.