Herritarrak euskalduntzeko kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan du udalak

28 herritarrek eman dute izena. 24 herritar Aisa ikastaroan ari dira eta beste laurak gradu desberdinetako ikastaroetan. Aisa ikastaroan ari direnak Berriatuan hartzen dituzte eskolakBerriatuako Udalak, UEMAgaz eta AEKgaz elkarlanean, herritarrei euska...

28 herritarrek eman dute izena. 24 herritar Aisa ikastaroan ari dira eta beste laurak gradu desberdinetako ikastaroetan. Aisa ikastaroan ari direnak Berriatuan hartzen dituzte eskolak

Berriatuako Udalak, UEMAgaz eta AEKgaz elkarlanean, herritarrei euskara ikasteko «erraztasunak» emateko diru laguntzak ematea adostu zuen. Udalak jakitera eman duenez, kanpaina «oso arrakastatsua» izan da; 28 herritarrek eman dute izena.

Funtsean, hiru erakundeek, euskara ikastaroak antolatu eta horietan izena ematen zutenei diruz laguntzeko konpromisoa hartu zuten irailean. Izena eman duten 28 herritarretatik 24 Aisa ikastaroan hasi dira eta beste laurak gradu desberdineko ikastaroetan ari dira. «Berriatuko etxebizitza guztietara kanpainaren informazio jasotzen zuen eskutitza bidali genuen. Eta bide batez, herritarrei ikastaroetan izena emateko deia egin genien», azaldu dute Berriatuko udal ordezkariek. Zehatz esateko, izena eman dutenei %70 edo %80ko diru laguntza eman diete.

Aisa ikastaroan ari direnak, esaterako, Berriatuan bertan ematen dituzte klaseak. «Hiru talde desberdin egin dira. Gainontzeko laurek Ondarroa eta Markina-Xemeinen ematen dituzte eskolak».

Kanpaina aurkeztu zutenean, Jon Arriola Berriatuko alkateak ondokoa adierazi zuen: «Berriatua bezalako herri euskaldunetan, euskara ezagutzeak duen garrantzia kontuan hartuta, Berriatuko Udalak eta Uemak herritarrei euskara ikasteko edo hobetzeko erraztasunak eman nahi izan dizkie».