Ondarrutarrek bost egunez herri harresia egin ostean, Alkorta 2013ko maiatzaren 15ean atxilo eraman zuten ertzainek. Bi urte eta erdiko kartzela zigorra bete ostean, azaroaren 14an aske geratuko da ondarrutarra.
Urtza Alkorta, 2013ko maiatzaren 10ean Alamedara agertu zen momentua.
2013ko maiatzean bizitakoa
Espetxeratze agindua zeukan Alkortak. Baina kartzelak hustutzeko garaia zela aldarrikatuz, bere bila joan beharko zirela esan zuen ondarrutarrak. Eta herritarrek, Alkorta babesteko herri harresia eratzea erabaki zuten. 2013ko maiatzaren 10a zen. Hainbat egunetan desagertuta egon eta gero, Alkorta Ondarroako Alamedara agertu zen. Han, herritarren babesa jaso zuen. “Babes handia topatu dut”, esan zuen Alkortak HITZAri eskaini zion elkarrizketan.
Aske Guneak bost egun iraun zituen. Eta haren parte izan zirenek inoiz ahaztuko ez dituen egunak izan ziren. Maiatzaren 15ean, baina, Aske Gunea azkenera ailegatu zen. Ertzainek 08:00etan ekin zioten harresia apurtzeari, eta 10:00ak iguruan atxilo eraman zuten Alkorta. Erlantz Alkorta Urtza Alkortaren anaiak une latzak izan zirela esan zuen herri harresiaren lehenengo urteurrenean HITZAri eskainitako elkarrizketan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.