Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Auzolana eta zapatuetako saioak goraipatuko ditu bihar Usotegi Egunak

09:00etan hasita, ekintzak bazkalordura arte luzatuko dira. Lekitto Bedarrak merkatura joaten direnak baloratu eta ezagutara eman nahi ditu. Herritarrei parte hartzeko dei egin dieteLekitto Bedarrak Usotegi Eguna ospatuko du bihar, Lekeition. Taldeko k...

Asier Alkorta
Lekeitio
2015/10/30

09:00etan hasita, ekintzak bazkalordura arte luzatuko dira. Lekitto Bedarrak merkatura joaten direnak baloratu eta ezagutara eman nahi ditu. Herritarrei parte hartzeko dei egin diete

Lekitto Bedarrak Usotegi Eguna ospatuko du bihar, Lekeition. Taldeko kideek jakitera eman dutenez, Usotegi Egunagaz auzolana eta zapaturo egiten dituzten formakuntza saioak goraipatu nahi dituzte. «Bide beretik, Lekeitio eta inguruko herrien inplikazioa ere lortu nahi dugu».

Usotegi Egunean ekoizleak, auzolaneko ekintzak, hitzaldia, txapelketa, pintxo dastaketa… izango dira protagonista. «Aurten ere merkatu plazara joaten diren ekoizle bi egongo dira parkean. Horiez gain, Larruz gazta eta Pipas txakolina egiten duten ekoizleek ere parte hartuko dute. Eta sagardo egile baten bila ere ari gara», gaineratu dute. Ekoizleen presentziagaz, Lekitto Bedarrekoek merkatura joaten direnak baloratu eta ezagutara eman nahi dituzte.

Auzolan ekintza ere ez da faltako. «Parkearen alboan daukagun 1.821. urtean egindako Esperanza iturria garbitu eta bere istorioa kontatuko dugu». Izan ere, Lekitto Bedarraren oinarria auzolanean dago. «Auzolanari esker hainbat abantaila lortu ahal ditugula erakutsi nahi dugu herrian».

Muniozguren anaiak

Hitzaldia ere egongo da. Baserritik bizi leike? izenburupean, Iban eta Gorka Muniozguren anaiekin (Larruz ahuntz gazta egile markina-xemeindarrak) eztabaida edukiko du han batzen direnek. «Duela lau urte, bi anaiek euren lanak utzi eta baserriko bizia aukeratu zuten. Euren esperientzian oinarrituz, gaur egun baserritik bizi ahal den edo ez kontatuko digute».

Hori guztia gutxi ez eta aitzur jaurtiketa ere egingo dute. «Herrian estreinako egingo da txapelketa hori». Usotegi ondoan dagoen zelaian egingo da lehiaketa eta sariak ere egongo dira, Ugarteburu elektrotresnak eta Iñigo harategiari esker.

Herritarrei deia

Ospakizunean parte hartzen duten guztiek pintxoak ere dastatu ahalko dituzte. «Pintxoak ortuariekin edota inguruko profuktuekin egin eta doan emango ditugu».

Ospakizunaren helburua herritarrek ondo pasatzea dela diote. «Goiz osoan musika eta ortuaren inguruko aholkuak emango ditugu».

Herritarrei dei zabala egiteaz gain, azken urteetan antolatutako ikastaroetan parte hartu duten guztiak ere bertaratzea eskatzen dute Lekitto Bedarrekoek. «Datozela gurekin ospa dezatela!».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.