Azaro Fest jaia giro onean egin dute Berriatuan
Barikuan [azaroak 6] egin zuten jaia berriatuarrek. Boga kooperatibako kideek kooperatiba nola sortu zuten eta garagardoa nola egiten duten azaldu zieten lehendabizi herritarrei. Ostean, jan edanaren ordua ailegatu zen. Horretan, minutuek aurrera egin ahala, gero eta herritar gehiago batu ziren plazako kioskoak (Txapelean).