Bizkaiko Betsolari Txapelketako talde antolatzailea 2016ko txapelketa antolatzeko lanean ari da iada. Txapelketa apirilean hasiko da eta parte hartu nahi dutenek azaroaren 17tik 30era (biak barne) eman ahalko dute izena.
Txapelketa bi fasetan banatuta egongo da: udaberriko fasea (apirilean eta maiatzean) eta udazkenekoa (urritik abendura bitartean).
Inoiz finalista izan direnak udazkeneko fasean sartuko dira txapelketara. Eta hain justu, horientzako izen emateko epea maiatzean zabalduko da.
Izena ematerakoan “epeak errespetatzeko” eskatu dute antolatzaileek. Eta horretarako, interesatuek telefonoz deitu (94-681 27 11) edo posta elektronikoa bidali beharko dute (bizkaia@bertsozale.eus).