Countdown eta
Bitch I´m Madonna abestien nahasketa egin eta hori da bi ondarrutarrek dantzatu dutena. Bideoa grabatu eta Gaztea irrati kateak abian jarritako
dantza lehiaketara bidali zuten
bi ondarrutarrek. Orain, euren bideoa eta koreografia, finalerako aukeratuak izan dira. Aurtengo lehiaketa irrati kateak egiten duen bigarrena da eta
erantzun zabala eduki duela jakitera eman dute Gazteako kideek. “Guztira 50 bideo jaso ditugu”.
Iñigo Arauko eta Nerea Ansola.
Gaur eman dituzte jakitera zeintzuk diren finalerako sailkatu diren 20 taldeak. Eta gaurtik aurrea bozketa fasea martxan hasten da.
Finala azaroaren 19an izango da. Eta
botoak hilaren 18ra arte eman ahalko dira. Boto horiei esker, lehenengo, bigarren eta hirugarren postuak erabakiko dira. Epaimahaiak, beste alde batetik, talde onena, bikote/bakarlari onena eta bideo onena aukeratuko ditu.
BIDEOA IKUSI