Basamortura eskuzabal proiektua azalduko dute gaur Berriatuko bideo gelan
Ander Txakartegik udaberrian egindako proiektu solidarioa eta Titan Desert proban bizitakoak kontatuko ditu. Hitzaldiaz gain, proiektua osotasunean azaltzen duen bideoa ere ikusi ahalko daAnder Txakartegi berriatuarrak udaberrian burututako Basamortura...
Ander Txakartegik udaberrian egindako proiektu solidarioa eta Titan Desert proban bizitakoak kontatuko ditu. Hitzaldiaz gain, proiektua osotasunean azaltzen duen bideoa ere ikusi ahalko da
Ander Txakartegi berriatuarrak udaberrian burututako Basamortura eskuzabal proiektua bere osotasunean azalduko du gaur, 20:00etan, Berriatuko bideo gelan.Apirilaren 27tik maiatzaren 2ra bitartean bizitako abentura da Txakartegik gaur kontatuko duena. «Titan Desert proban edukitako esperientzia kontatzeaz gain, Basamortura eskuzabal proiektu solidarioa ere azalduko dut», dio Txakartegik.
Hiru minutuko iraupena daukan bideo batekin hasiko da ekitaldia. «Ostean, nik, Titan Desert proban bizitakoa eta proiektu solidarioaren nondik norakoak azalduko ditut». Proiektua urteak atzerago sortu zela ere kontatuko du Txakartegik, bai eta proiektu osoa zelan antolatu zuten ere.
«Mimoz egindako bideoa»
Behin hori eginda, 45 minutuko bideoa ikusi ahalko dute herritarrek. Bideoa proiektua burutu duten abenturazaleek, lagunen laguntzagaz, egin dute, mimoz eta kontu handiz. «Irudi politenekin eta testu politekin eginda dago». Hitzaldia entzunda eta bideoa ikusita, udaberrian egindako ekintza «sekulakoa» zela konturatzea nahi dute egileek.
Herritarrei animatzeko eta gaurko hitzaldira gerturatzeko esan nahi izan die berriatuarrak.
Behin gaurkoa eginda, hilaren 19an Azkoitian eskainiko dute hitzaldi berdina. Eta Ondarroan eta Markina-Xemeinen ere eskainiko dutela aurreratu dute.
Udaberriko ekintza
Apirilaren 24a zen Ander Txakartegi, Iñigo eta Txomin Bustindui ondarrutarrekin, Xabat Arrate markina-xemeindarrarekin eta Eneko Barrota iurretarrarekin hegazkinean sartu zenean. Hasiera-hasieratik, euren egitekoa ez zen bakarrik Titan Desert mundu mailako bizikleta proba egitea. Euren proiektua askosaz haratago zihoan: lasterketa egiteaz gain, proiektu solidarioa bat ere gauzatu nahi zuten.
Zehatz esateko, 6.000 eurotan baloratutako materialez betetako edukiontzia eraman zuten abenturazaleek. Eta behin edukiontzia eman eta proiektu solidarioa gauzatu ostean, lasterketari ekin zioten.
Oro har, esperientzia «polita» izan zela esan zuen boskoteak.