Bariku gauean Parisen egindako atentatuak gaitzetsi dituzte Ondarroa, Markina-Xemein, Lekeitio eta Mutrikuko udalek. Horretarako, gaur [azaroak 16], 12:00etan, bost minutuko elkarretaratze isila egin dute bateko zein besteko udal ordezkariek, herritarrekin batera.
Parisko atentatua gaitzesteko Ondarroan egindako elkarretaratzea.
EH Bilduk jakitera eman duenez, aipatu erasoetan hildako edo zauritutako herritarrei eta horien familiei samina adierazi nahi izan die koalizioak. “Horrekin batera, gure
babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Frantziako Estatuko herritarrei une larri hauetan”.
A
tentatuak “giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako erasoak” direla gaineratu du EH Bilduk. “Zentzu horretan, Parisen gertatuko erasoen erantzuna giza eskubideetan eta oinarrizko irizpide demokratikoetan oinarritu behar dela aldarrikatzen dugu”. Halaber, frantsesek, “eraso ankerra modu bidegabean” jasan dutela gaineratu du koalizioak. Eskubideen murrizketan oinarritutako salbuespen legeek demokrazioa ahultzen dute eta ez dute inoren segurtasuna bermatzen”.
Markina-Xemeingo elkarretaratzea.
Dena dela,
Parisen egunotan bizi den sufirmendua mundu osoan bizi diren gatazketan bizi den berdina dela diote. “Aldarrikatzen jarraitzen dugu inork ez dezala indarkeria erabili errugabeen aurka, inork ez ditzala armak saldu bere etekinak handitzeko, eta inoren Nazioarteko politikak ez ditzala gatazka gehiago eragin”. Koalizioaren arabera, herri eta
pertsona guztien askatasunak bino ez du
lortuko mundu osoko gatazka lazgarri guztiak gainditzea.
Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak ere “
irmoki” gaitzetsi nahi izan ditu atentatuak. “Atentatuak izugarriak izan dira. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere elkartasuna adierazi nahi diegu. EUDELek bete-betean arbuiatzen du indarkeria terrorista”.
Halaber, une latz hauetan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako udalek “besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena” bidali nahi dietela jakitera eman dute, “bai Parisko hiriari eta baita Frantziako herri osoari ere”.