Aitor Mimenzak eta Ane Ziaranek irabazi dute Mutrikuko 13. Herri Krosa

Xipri Zabala mutrikuarrak emakumezkoetan hirugarren egin eta helmugara ailegatu zen lehen emakumezko mutrikuarra ere izan zen. Kros Txikiak 102 ume bildu zituen88 korrikalarik parte hartu zuten zapatuan Mutrikuko 13. Herri Krosean. Horien artean, Elorr...

Xipri Zabala mutrikuarrak emakumezkoetan hirugarren egin eta helmugara ailegatu zen lehen emakumezko mutrikuarra ere izan zen. Kros Txikiak 102 ume bildu zituen

88 korrikalarik parte hartu zuten zapatuan Mutrikuko 13. Herri Krosean. Horien artean, Elorriko Aitor Mimenza eta Eibarko Ane Ziaran izan ziren garaileak. Mimenzak 32 minutu eta 15 sengudotan egin zuen 10 kilometroko ibilbidea; Ziaranek 45 minutu eta 19 sengundo behar izan zituen. Kros Txikian 102 umek parte hartu zuten.

Gizonezkoetan Ekaitz Kortazar (33:00) durangarra eta Xabier Urzelai (34:43) oñatiarra izan ziren bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituztenak.

Emakumezkoetan, ostera, Pilar Arriola (45:34) elgoibartarrak eta Xipri Zabalak (48:27) lortu zituzten postu horiek, hurrenez hurren. Zabala, gainera, podiumean sartzeaz gain, helmugara ailegatu zen lehenengo emakume mutrikuarra ere izan zen. Beraz, garaikur hori ere berak eskuratu zuen. Gizonezkoetan, aldiz, Kosme Arrieta izan zen helmugara ailegatu zen lehenengo herritarra (37:25).

Beste alde batetik, Kros Txikia ere giro onean egin zen.