San Gregorio txapelketako finalak erabaki dira asteburuan
Zesta-puntako San Gregorio txapelketako finalak erabaki ziren joan den asteko eguenean eta barikuan Berriatuko Mendibarren frontoian jokatutako partidetan; elite eta senior mailako partidak jokatu ziren.Elite mailan, Barandikak eta Lekek Arbe eta Saleg...
Elite mailan, Barandikak eta Lekek Arbe eta Salegi mendean hartu zituzten (30-29). Partida hori eguenean jokatu zen eta lehia «estua» izan zelan esan dute frontoian egon zirenek. «Tantoak banaka-banaka igotzen joan ziren, txandaka».
Gainerako partidak barikuan jokatu ziren; senior mailako bi partida eta elite mailako bat jokatu zituzten.
Senior mailan, Rokek eta Del Riok Ibai eta Uranga eduki zituzten aurrez aurre; Rokek eta Del Riok 30-20 irabazi zuten partida. Eta Retolazak eta Gandiagak Katxitu eta Elkoro atzean laga zituzten (30-15).
Beste alde batetik, elite mailako partidan, Aimar eta Arriolak Foronda eta Etxeba garaitu zituzten (30-28).
Partida horiek jokatuta, zapaturako maila guztietako finalak erabakita geratu dira.