Gaur [azaroak 19] eman dituzte jakitera Gaztea Dantzan lehiaketako irabazleak. Entzuleek emandako botoei esker, lehenengo bi sariak (1.000 euro eta 500 euro) Bilbora joan dira. Hirugarren saria, ostera, 300 eurokoa, Iruñeara joan da. Dena dela, epaimahaiak beste hiru sari banatu ditu: talde onena, bakarlari onena eta bideo onena. Eta hain justu, azken sari hori
Forward Thinking bideoarentzat izan da. Bideo horretan agertzen diren
gehienak zarauztarrak badira ere, bideoa
Lander Andonegi mutrikuarrak egin du. Beraz, Lea-Artibai eta Mutriku ez da esku hutsik geratu.
Bestea alde batetik, entzuleek botoak emateko epea amaitu eta gero,
Nerea Ansola eta Iñigo Arauko ondarrutarrek aurkeztutako bideoa
6. postuan geratu da Gaztea Dantza lehiaketan. 5 eta 6. postuetan ibili dira ondarrutarrak aste osoan, eta azkenean 6. postua lortu dute, 5. postutik oso gertu.