Zesta-puntako San Gregorio Txapelketako finalak jokatuko dira zapatuan, 17:00etatik aurrera, Berriatuko Mendibarren frontoian. Lau mailatako partidak ikusi ahalko dituzte herritarrek.
Lehenengo, baina, umeen partidak jokatuko dira, 16:30ean hasita, «giroa berotzeko».

Iazko San Gregorio txapelketako saridunak, Mendibarrenen. Argazkia: Aimar Aldazabal.
Partidak
Gazteen mailan Unax eta Jon Manzi anaien aurka lehiatuko dira.
22 urtez azpikoetan, Gotzon eta Mandiola Urrutxua eta Anitxuren aurka ariko dira.
Seniorretan Retolaza eta Gandiaga Roke eta Del Riorekin neurtuko dira, eta azkenik,
elite mailan, Aimarrek eta Arriolak Barandika eta Lekerikaren aurka jokatuko dute.