Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Guatemalatik Ondarroara, matxismoaren aurka

Indarkeria matxistaren aurka lan egiten duten Guatemalako elkarteetako liderrek Euskal Herria bisitatu dute asteon. Euskaldunekin ideiak elkartrukatuz, Guatemalara estrategia berriak eroatea izan dute helburu.Euskal Herrian matxismoa ondo errotuta bada...

Asier Alkorta
Ondarroa
2015/11/20

Indarkeria matxistaren aurka lan egiten duten Guatemalako elkarteetako liderrek Euskal Herria bisitatu dute asteon. Euskaldunekin ideiak elkartrukatuz, Guatemalara estrategia berriak eroatea izan dute helburu.

Euskal Herrian matxismoa ondo errotuta badago, zer esanik ez Guatemalan. Baina emakume guatemalarrak, indarkeria matxistaren aurka egiteko, estrategia komunitarioak eraiki dituzte, herritik, eta ez erakundeetatik. Eta eguaztenean, Pikara Magazinek Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak eskatuta egindako Ruda: mujeres indígenas organizadas por una vida libre de violencia en Guatemala dokumentala Euskal Herrian aurkezteko aitzakiagaz, Ondarroako Etxelilan izan ziren dokumentaleko hiru protagonista: Johana Ramirez, Olga Quiej eta Sebastiana Aquino.

Guatemalarrak astelehenean ailegatu ziren Euskal Herrira, eta aste osoan batera eta bestera ibili dira, dokumentala aurkezten, eta nola ez, euren errealitatea azaleratzen eta euren lorpenak mahairatzen. Hiriburuetan egoteaz gain, Ondarroako Etxelila ere ezagutu nahi izan dute.

Ordubetez bada ere, Etxelilako hitzaldi aretoan jarri, eta euren bizipenak kontatu zituzten Ramirezek, Quiejek eta Aquinok. Aurrean izan zituzten, besteak beste, Ondarroako Udaleko euskara teknikaria, Uxu Ondarroako emakumeen taldeko kidea, 7 Emakume en Movimiento taldekoa, Andrabandakoa eta Udaleko Hezkidetza Egitasmoko begiraleak. Funtsean, euren azalean urteetan jasan duten indarkeria matxistak eragindako sufrimenduaz baino, indarkeria matxistaren aurka egiteko euren estrategiez eta lorpenez hitz egin zuten.

Testigantzak, banan bana

Ez dute euren burua biktima bezala aurkezten, indarkeria matxistatik bizirik atera diren herritarren modura baino. «Orain, gure elkarteetatik, emakumeok ditugun eskubideak zeintzuk diren eta horiek nola exijitu erakusten diegu beste emakume guatemalarrei; besteei laguntzen diegu, elkarteetatik». Horrez gain, eskulangintza landu, poliziekin elkarlanean aritu eta beste hainbat ekintza ere egiten dituzte. Hori guztia, baina, indarkeria matxistaren aurka egiteko.

Ramirez CICAM taldeko kidea da. Eta besteak beste, indarkeria matxistaren aurrean ikasleak nola hezi lantzen dute. Eta ez hori bakarrik. Izan ere, justizia arloan lan egiten dutenei ere formakuntza saioak eskaintzen dizkiete. «Konturatu ginen, askotan, indarkeria matxistaren kasu bat epaitzen ari diren epaileak eurak ere erasotzaileak direla. Eta horren guztiaren aurka egiteko saioak eskaintzen ditugu». Halaber, indarkeria matxista jasan duten emakumeak nola artatu ere irakasten diete, bai poliziei eta baita beste alor batzuetako langileei ere.

Ramirez, gainera, indarkeria matxista jasandakoa da. Eta bere testigantza gogorra bezain bortitza da. «10 urte nituenetik 40 urte eduki nituenera artea jasan nuen indarkeria matxista. Urte horietan guztietan nire bizitza hutsik zegoen. Eta behin askatzen hasi nintzenean, bizitzen hasi nintzen».

Quiej AMUTED elkarteko kidea da. «Eskulangintzako formakuntza saioak ematen ditugu guk. Gure helburua da emakumeak independenteak izatea. Izan ere, emakumeak gizonezkoen menpe daude Guatemalan; ez dira askeak eta ez dute baliabiderik aske izateko». Gobernuak, gainera, emakumeak ez dituela kontuan hartzen gaineratu du. «Gobernua bakarrik hauteskunde kanpainetan gogoratzen da emakume indigenez. Behin boterean daudela, ez dute guri buruz hitzik ere egiten; diskriminatu egiten gaituzte».

Aquino, aldiz, Majawil Q’ij-eko kidea da. «Guztiok pertsonak garela aldarrikatzen dugu. Gure janzkera, esaterako, ezin da diskriminatzeko aitzakia izan. Eta hori da egiten digutena. Guk, horren guztiaren aurka egiten dugu». Gainera, Guatemalan, bikotekideak tratu txarrak ematea «normaltzat» hartzen dela azaldu zuen. «Guk erakusten diegu hori ez dela normala».

Oro har, Guatemalan, emakumea askatzeko beharrean jarraitzeko konpromisoa erakutsi zuten hirurek. «Asko lan egiten dugu, eta Euskal Herrira egin dugun bisita aprobetxatu nahi izan dugu Guatemalara estrategia berriak eramateko». Horrez gain, indarkeria matxistaren aurka egunez egun borrokatzen duten euskal talde zein eragileekin biltzeko aukera ere ideiak elkartrukatzeko ona izan dela esan dute. «Poztekoa da hemen ere emakumeen bilguneak (Etxelila, esaterako) existitzen direla eta ekiteko gogoz zaudetela jakiteaz; harro sentitzen gara».

Berraliak adi-adi eta begiak ezin itxita edukitzeko testigantzak eskaini zituzten hirurek Etxelilan. Tarteka, gainera, euren azalean bizi izan dituzten zenbait pasarte pertsonal kontatzerakoan, hotzikarak ere sorrarazi zituzten han bildutakoen artean.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Euskal Herria, Bizkaia

Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan

Euskal Herria, Bizkaia

Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera

Euskal Herria, Bizkaia

«Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei

Ekonomia, Bizkaia

Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.