San Gregorio Txapelketako finalak jokatuko dira bihar Mendibarrenen

Zesta-puntako San Gregorio Txapelketako finalak jokatuko dira bihar, 17:00etatik aurrera, Berriatuko Mendibarren frontoian. Lau mailatako partidak ikusi ahalko dituzte herritarrek.Lehenengo, baina, umeen partidak jokatuko dira, 16:30ean hasita, «giroa...

Zesta-puntako San Gregorio Txapelketako finalak jokatuko dira bihar, 17:00etatik aurrera, Berriatuko Mendibarren frontoian. Lau mailatako partidak ikusi ahalko dituzte herritarrek.

Lehenengo, baina, umeen partidak jokatuko dira, 16:30ean hasita, «giroa berotzeko».

Gazteen mailan Unax eta Jon Manzi anaien aurka lehiatuko dira. 22 urtez azpikoetan, Gotzon eta Mandiola Urrutxua eta Anitxuren aurka ariko dira. Seniorretan Retolaza eta Gandiaga Roke eta Del Riorekin neurtuko dira, eta azkenik, elite mailan, Aimarrek eta Arriolak Barandika eta Lekerikaren aurka jokatuko dute.