“Jabier, besarkada bat zure lagun Otegiren partez”. Esaldi horretxekin hasi da gaur [azaroak 21] Ean egin den ekitaldia. Jabier Salutregi Egineko zuzendari zena eta zazpi urte eta erdiz espetxean egon dena herrian eta aske dagoela ospatzeko ekitaldia izan da. Emozioz betetako hitzordua izan da, bai herritarrentzat eta baita ekitaldira gonbidatuak izan direnenentzat ere. Horien artean zeuden, esaterako, Larraitz Ibaibarriaga EtxaburuLea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAko zuzendaria, Martxelo OtamendiBerriako zuzendaria eta Iñaki SotoGarako zuendaria.
Dantzariek Agurra eta Aurreskua eskaini diote Salutregiri. Eta ostean Harrera elkartekoek eta LAB sindikatukoek opariak eman dizkiote. Ondoren, Salutregiren ibilbidea errepasatu dute herritarrek. “Euskal Herriko egunkari baten zuzendaria izateaz gain, Salutregi herritarra ere bada”. Ostean Eginen itxierak zer suposatu zuen azaldu dute. “Euskal Herriko zutabe garrantzitsu bat izan zen Egin. Eta ostean Euskaldunon Egunkaria ailegatu zen. Eta hari ere antzerako zer edo zer gertatu zitzaion. Euskaldunok zeozer egiten badakigu, kolpeen aurrean burua altxatzea da”.
Ezkerretik eskumara, Salutregi, Otamendi, Soto eta Ibaibarriaga
Otamendik hartu du hitza jarraian. “Itxiera gertatu zenean euskal prentsan lan egiten genduenok babesik gabe geunden, eta oraindik ere babes barik jarraitzen dugu. Izan ere, ezin dezakegu esan berriro ere horrelako kolperik ez dugula jasoko”. Otamendik, bai Eginen eta baita Euskaldunon Egunkariaren itxierak “mendeku helburuagaz” antolatu zirela gaineratu du. “Deigarria egiten da operazio poliziala babesten dutenek egunkariak ez babestea”. Orain, urteak pasatu eta gero orduan gertatutakoa ikuspegi kritikoz begiratzean, batzuek autokritika egin beharko luketela gaineratu du Otamendik.
Otamendik berbetan amaitu orduko, Eskolondon bildutakoak plazara joan dira. Eta han, Ibaibarriagak hartu du hitza, balkoian. HITZAko zuzendariak Eginen itxierak bere etxean zer suposatu zuen azaldu du. Eta aldi berean, Euskaldunon Egunkariaren itxiera ere gogor salatu du. “Baina aurrera egin genuen, eta horren adierazle da ni gaur hemen egotea. Izan ere, Berria sortuko ez balitz, nekez sortuko zen HITZA”. Ibaibarriagak kazetaritzan lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du. “Orduan ere guk dakiguna egin genuen, eta aurrera begira ere horretan jarraituko dugu”.
Ostean Xabat Galletebeitiak eta Ander Iturraspe bertsolariek hiruzpalau bertso bota dituzte. Eta jarraian, herritarrak berriro ere Eskolondora abiatu dira. Behin ekitaldia hasi den lekuan bilduta zeudela, Sotok hartu du hitza. Adierazpen askatasunaren aurkako ekintzak, presoak eta ametsak izan ditu hizpide Sotok. “Egunero-egunero egunkari bat egiten dugunok etengabe ari gara margotzen zeintzuk izango dira herri honen ametsak. Eskerrik asko Jabier, egindako lan guztiagatik”. Sotok, gainera, herritarrei begira, euskaldunok zorionekoak garela gaineratu du. “Egin duguna egin dugulako, zorioneko herri bat gara”.
Salutregiren txanda izan da gero. Espetxean emandako urteetan bizi izandako sentimenduak agertu ditu herritarrak. Eta zenbait pasarte kontatzerakoan, begiak bete-bete ere egin zaizkio. Orduan, herritarren txalo zaparradak lagundu dio aurrera jarraitzen. Batik bat, preso daudenen eta horien senideen sentipenak gogora ekarri ditu. Eta eskerrak emanez amaitu du berbaldia.
Ostean dantzariek dantzan egin eta Ikurriña irudikatu dute. Eta jarraian bazkari erraldoia egin dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.