Lekeitioko Potxuak Martxan emakume taldeak antolatuta,
Women In Black ekintza egin zuten atzo [azaroak 22], Eskolapean. Ekintza hori, gainera, Lea-Artibain eta Mutrikun egin den eta Azaroaren 25era begira antolatu diren lehen ekintza izan da.
Potxuak Martxanek egindako Women in Black ekintza. Argazkia: Potxuak Martxan
Eguraldi txarra zela eta, behegainean ezin izan zirela etzan azaldu dute Potxuak Martxaneko kideek.
Beste alde batetik,
eguaztenean [azaroak 25],
beste hitzordu bat daukate herritarrek: 19:00etan, Eskolapean, azken urteetan indarkeria matxistak hildako emakumeei omenaldia egingo diete.
Potxuak Martxanek egindako Women in Black ekintza. Argazkia: Potxuak Martxan
Markina-Xemein eta Berriatua
Berriatuan ere
elkarretaratzea egingo dute
eguaztenean, 19:30ean, udaletxe aurrean. Eta
eguenean, 19:00etan,
zine foruma egingo dute bideo gelan; Nagore Laffageren dokumentala proiektatuko dute.
Bestetik, Markina-Xemeinen, irakasle, guraso eta interesa duten guztiei zuzenduta, genero ikuspegia landuko dute haur eta gazte literaturan, gaur, 17:15ean, Uhagoneko batzargelan; tailer praktikoa izango dela aurreratu dute.
Bestalde, gaur baita ere, liburu puntuak banatuko dituzte; alde batean hezkidetza lantzen duten 14 bat liburu azalduko dira.
Horrez gain, gaurtik aurrera, Parekidetasun Batzordeak eta Herri Bibliotekak martxan jarriko dute hezkidetza lantzea eta parekidetasuna sustatzea helburu izango duen blog berria: www.pareka.wordpress.com.