Eduardo Angulo biologoak hitzaldia eskainiko du Ondarroan
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Eduardo Angulo biologoak El animal que cocina: de la carroña al delicatessen hitzaldia eskainiko du gaur [azaroak 23], 18:30ean, Ondarroako Beikozinin, doan.
Angulo biologian doktorea da. Gaur egun erretiratuta badago ere, urte askoan EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea izan da.
Bere ikerketa arloak zelula eta ingurugiroaren arteko erlazioak eta inguruaren toxikologia ziren. Hainbat doktorego tesi eta ikerketa proiektu zuzendu izan ditu eta 100 artikulu baino gehiago argitaratu ditu espainiako eta nazioarteko aldizkaritan.
Horrez gain, hiru liburu ere argitaratu ditu.