Akuikultura eskolaren inguruko mozioa landuko dute Mutrikuko udaletxean
Mutrikuko Udalak osoko bilkura egingo du bihar [azaroak 26], 19:00etan. Besteak beste, EH Bilduk aurkeztuko duen akuikultura eskolaren inguruko mozioa eztabaidatuko da.
Koalizioak jakitera eman duenez, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eskola espezializatuen zerrendan sartu du Mutrikuko akuikultura eskola, instituto barrutik kenduz. «Horrek aukera asko sortzen dizkio akuikultura eskolari, baina baita arrisku batzuk ere. Izan ere, aurrera begira, erronka berriei aurre egin beharko die eskolak. Erronkak garatzen ez badira, eskolaren etorkizuna kinka larrian egon liteke».
EH Bildukoen iritziz, erronka horiek udalak hartu beharko lituzke bere gain, «akuikultura eskolaren bide berrian bidelagun estua bilakatuz».