Azaroaren 25eko ekintzak aldarrikapenez beteta egin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun

Berriatuan, esaterako, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek elkarretaratze jendetsua egin dute Mendibarren frontoian. Ez ikusiarena ez egin lelopean, ehun lagun baino gehiago batu dira. Elkarretaratze horrez gain, iluntzean ere udaletxe aurrean beste bat egin dute.
Azaroaren 25ean Berriatuan egindako elkarretaratzea. Argazkian, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak, frontoian. Argazkia: Maite Bereikua.

Azaroaren 25ean Berriatuan egindako elkarretaratzea. Argazkian, eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak, frontoian. Argazkia: Maite Bereikua.

Gainerako herrietan ere iluntzean egin dituzte elkarretaratzeak. Baina eskoletako ikasle eta irakasleek ere beste hainbat ekintza egin dituzte. Guztiek, baina, Ez ikusiarena ez egin leloa erabili dute. Lekeitioko Eskola Publikoan, esaterako (ikus argazkia behean), 1000 pertsona inguru batu dira eskolako frontoian, edozein indarkeriaren aurka daudela adierazteko. Batxilergoko ikasleek prestatutako ekitaldia amaitu ondoren geletara itzuli dira.

Ekintza hori egiteaz gain, lanean aritu izan dira azken asteetan, kartelak, hormairudiak eta eskulan desberdinak eginez. Bide batez emakume desberdinen inguruko gaien irakurketak, bideo-azterketak eta lanak ere egin dituzte, nork bere ikasgelan. Eta lekeitiarrek egin modura, gainerako herrietako ikastetxeetan eta berdin-berdin egin dute.

Berriatuan iluntzean egin duten elkarretaratzea.

Berriatuan iluntzean egin duten elkarretaratzea.

Aulestin iluntzean egindako elkarretaratzea.

Aulestin iluntzean egindako elkarretaratzea.

Markina-Xemeingo kontzekupean, iluntzean egindako elkarretaratzea.

Markina-Xemeingo kontzekupean, iluntzean egindako elkarretaratzea.

Ondarroako elkarretaratzea.

Ondarroako elkarretaratzea.

 Lekeitio Eskola Publikoak eta Lekeitio BHI-k egindako elkarrataratzea

Lekeitio Eskola Publikoak eta Lekeitio BHI-k egindako elkarrataratzea

Bekobenta Eskola Publikoan egindako ekitaldia.

Bekobenta Eskola Publikoan egindako ekitaldia.

Bekobentako Markina BHIn ere ekintza ikusgarria antolatu dute, “Puntu Lila” izeneko jarduera burutuz. Bertoko ikasleek puntu lila erraldoian emakumeen aurkarko indarkeria salatzen duten mezuak idatzi dituzte.
Puntu lila izeneko jarduera burutu dute Markina BHI-n.

Puntu lila izeneko jarduera burutu dute Markina BHI-n.

Bestalde, hezitzaile, guraso eta herritarrez bete zen atzo arratsaldean Markina-Xemeingo Uhagoneko batzargela. Galtzagorri elkartearen eskutik generoaren ikuspegia landu zuten haur eta gazte literaturan. Horrez gain, Parekidetasunaren Batzordeak eta Herri Bibliotekak antolatuta, hezkidetza lantzeko egokiak diren liburuak gomendatzen dituzten liburu puntuak banatu zituzten.
Genero ikuspegia lantzeko jardunaldi literarioa egin da Uhagonen.

Genero ikuspegia lantzeko jardunaldi literarioa egin da Uhagonen.

GUTUNAK: