Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Erroak Loran jaia ospatuko dute zapatuan berriatuarrek

Asier Alkorta
Berriatua
2015/11/25
Herritartasuna azal-azalean daramatela erakusteko jaia da Berriatuko Erroak Loran jaia. Berriatuarrak direla eta horrela sentitzen dutela adierazteko eguna. Baikorra guztiz. Belaunaldiz belaunaldi, sustraiak hazten eta hobeto errotzen doazela erakusteko ospakizuna. Eta aldi berean, loratzen doana. Eta, besteak beste, sentipen hori erakusteko sortu zuten Goikolau kultur elkarteko kideek jai kuttuna.
Herritarrak, iazko jaian, Mendibarren frontoian.

Herritarrak, iazko jaian, Mendibarren frontoian.

Zapatukoa, beraz, eguna handia da berriatuarrentzat. Egun osoko jaia izango da, iaz egin modura. «280 herritar inguru bildu ginen iaz; erantzuna oso ona izan zen», dio Joseba Goienola Goikolauko kideak. «Aurten ere beste horrenbeste espero dugu». Txartelak udaletxean daude salgai eta horiek erosteko azken eguna gaur da. Taldeei esker ona adieraziz Baina berriatuarrak direla eta harro daudela adierazteaz gain, herriko talde ezberdinek urte osoan egiten duten lan guztia eskertzeko jaia ere bada. «Berriatuan 16 kultur elkarte daude, eta horietan guztietan herritar asko eta askok parte hartzen dute. Borondatez lan egiten duten herritarrak dira, eta eskertzekoa da egiten dutena», gaineratu du Goienolak.
Berriatuarrak, iaz, Erroak Loran jaian.

Berriatuarrak, iaz, Erroak Loran jaian.

Eta hain justu, elkarte horiei esker ona adierazteko sortu zituzten Goikolau Sariak. «Urte bakoitzean talde ezberdinei ematen zaie saria, euren lana bistaratuz eta eskertuz». Iaz egin zuten estreinako. Eta jaiak etorkizun luzea dauka. Batez ere, oinarri-oinarritik, herritarrek egiten dutelako. Eurek egin eurentzat. «Herritarrok prestatzen dugu janaria, dantzan egin, abestu…». Aurten, gainera, bizikleta erronka bat ere egingo da. Hori baina, bazkaldu aurretik izango da. Baita dantzarien saioa ere.
Erroak Loran jaia, iaz.

Erroak Loran jaia, iaz.

Bazkaria Mendibarren frontoian egingo da, 14:30 aldera. Ekintzak baina, egun osoan egingo dira, ordutegi bati lotu barik. Bazkalostean egingo dira Goikolau Sarien banaketa eta bestelako ekintzak. Etorkizun luzea duen jaia da Erroak Loran, herritarrek elkarrekin gozatzekoa, bizitzekoa eta ospatzen jarraitzekoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.