Kitzikan, Iparra Galdu Baik eta #StopAIDS-ek deituta, azaroaren 28an manifestazioa egingo da Ondarroan, 19:30ean. Manifestazioa
Preso gaixoen askatasunaren alde, HIESaren erabilera politikoaren aurka lemapean egingo da.
Kitzikanek salatu duenez, Hiesa eta espetxeak bateraezinak dira: “Hiesak gaixotu egiten du, espetxeek, aldiz, hil egiten dute”. Eta Espainiako Gobernuak Hiesa “arma politiko eta ekonomiko” bezala erabiltzen duela diote. “Espetxeetan temati ari dira erabilera kriminal horretan, Ibon Iparragirre preso polikoaren aurka, esaterako”. Gazte antolakundeak dioenez, administrazio publikoak Iparragirre zein egoeratan dagoen jakin badakien arren, “
mendeku politika inposatzen ari dira haren aurka, justizia ezarpenak alboratuz”. Bide horretatik, Espainiako Gobernuak, Iparragirreren “osasun baldintzak okerrera egiteko bere esku dagoen guztia” erabiltzen duela diote.
Espainiako Estatuak espetxeetan Hiesaren erabilera kriminala egiten duela diote Kitzikan gazte antolakundeko kideek; Iparragirre zein egoeratan jakin badakiten arren, haren aurka mendeku politika inposatzen dutela diote
Sistemaren aurka egiteko, Espainiako agintariek
disidentzia darabiltenen aurka egiteko birus baten erabilera egiten dutela diote; horrek dakarren ondorioekin, presoei gaixotasunak sorrarazten dizkietela salatu dute. Eta horrek, hain justu, Espainiako Gobernua nazioarteko akordio guztietatik urruntzen duela diote. Horren guztiaren aurrean, Kitzikanek Ibon Iparragirreren berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna exijitu du. Izan ere, gazte erakundearen arabera, amnistia osoa baldintza ukaezina da. “Disidente sexualak garenez, disidente politikoak ere bagara. Ondorioz, edozein estaturen errepresioa pairatzen dutenekin gure elkartasun iraultzailea berresten dugu”.
Iparragirre aske lagatzeko exijitzeko urriaren 26an Ondarroan egindako elkarretaratzea.
Espetxeen izaerarekin, helburuekin eta ondorioekin bat ez datozela adierazteaz gain,
espetxeek izaera esplotatzailea dutela, heteropatriarkatuaren arauen arabera eraikitakoak direla eta busgesiaren beharretara moldatu direla diote. “Espetxeek presoaren jendarteratzea dute helburu, baina inork ez digu esaten zer suposatzen duen jendarteratze hori edota zergatik dauden jendartetik kanpo”.
Espetxeek izaera esplotatzailea dutela eta presoengan ondorio larriak eta estatuarentzat onura handiak sorrarazten dituztela diote; “botereak bere bentako aurpegia erakusten du espetxeetan”
Espetxeek presoengan “ondorio larriak” sortu eta estatuarentzat “onura handiak” dakartela diote. “Disidentzia sexualarentzat, espetxea, egungo ‘demokrazia’ ereduen paradigmarik handiena da”. Hain zuzen ere, espetxeetan, botereak bere benetako aurpegia erakusten duela gaineratu dute.
Horren aurrean, espetxen eraisketa aldarrikatzen dutela diote. Eta era berean,
Atzerritarrentzako Barneratze Zentroen bidegabekeria salatu dute. “Immigranteak konzentrazio eremuetan sartzen dituen gobernuak ezin du justiziaren inguruko ikasgairik eman, ezta kalean bakea aldarrikatu ere”. Dena dela, heteropatriarkatua, inposaketa bat dena desiragarriaren itxuraz apaintzen aditua dela gaineratu dute.
Herritarrak, urriaren 18an Ondarroan egindako manifestazioan.
Halaber, gaur egun, espetxeetan eta herrialde txiroetan egiten den Hiesaren erabilera polikoaz gain, erabilera ekonomikoa ere “ukaezina” da gazte antolakundeko kideen iritziz. “HIiesaren kontrako botikak asmatzeko eta ekoizteko
enpresa farmazeutikoek milioika euro jasotzen dituzte langileriaren soldatetatik. Baina enpresa horiek
botiken gaineko patenteak ezartzen dituzte, herritarren kontura poltsikoa betez eta dirurik ez daukatenei hiltzera kondenatuz”. Horren guztiaren erantzuleak gobernuak eta Osasunerako Mundu Erakundea direla gaineratu dute. Beraz, gazte antolakundeko kideek enpresa farmazeutikoen botiken patenteen desjabetzea exijitzen dute. “Hori posible dela erakusten diguten hainbat kasu daude mundu osoan; gobernuek hartutako erabakia aukera politikoa da”. Ondorioz, Kitzikanek ere aldarri politikoa egiten du: “osasunaren komertzializaziorik ez!”.
Enpresa farmazeutikoek egiten duten botiken patenteeen desjabetzea exijitu eta horren erantzule Osasunerako Mundu Erakundea eta gobernuak direla diote Kitzikaneko kideek
Botiken komertzializazioaren aurka egiten dutenek kriminalizazioa jasaten dutela eta Ibon Iparragirre horren adierazle nagusi dela diote gazte antolakundekoek.
Halaber, komertzializaio horretan parte hartu nahi ez dutenek ere kriminalizazioa jasaten dutela salatu dute. “Ibon horren adierazle nagusia da. Gure gorputzarekin nahi modura jarduteko eskubidea dugu eta administrazio publikoek ezin dute hori zigortu, ez eta Ibonen kontrako euren jarrera kriminala justifikatzeko erabili”.
Funtsean, azaroaren 28an Ondarroan egingo den ekintzarekin, Kitzikanek eta gainerako eragileek errealitate hori ezagutzera emango dute, salaketak eginez.
Egitaraua