35 salmahai egon dira merkatu txikian

Haitz Nagusije Alde Zaharreko auzo elkarteak antolatutako merkatu txikia egon zen zapatuan Goiko Plazan. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, 59 lagunek eman zuten horretan parte hartzeko izena. Hala ere, eguraldiagatik horietako batzuk atzera egin z...

Haitz Nagusije Alde Zaharreko auzo elkarteak antolatutako merkatu txikia egon zen zapatuan Goiko Plazan. Antolatzaileek azaldutakoaren arabera, 59 lagunek eman zuten horretan parte hartzeko izena. Hala ere, eguraldiagatik horietako batzuk atzera egin zuten, eta azkenean, 35 salmahai hartu zituen merkatu txikiak. Parte hartzaile gehienak, «ohikoak» direla azaldu dute, eta horien salmahaietan denetarik aurki daiteke. Antolatzaileek diotenez, hurrengo hitzordua udaberrirako utziko dute, «eguraldi hobeagoaren zain».