Domekan, azaroaren 29an, ospatu zuten Ziortza-Bolibarren desanexioaren 11. urteurrena. Eta azken urteetan egin modura, mendi martxagaz ospatu zuten herritarrek. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 600 lagun inguruk parte hartu zuten mendi martxetan. “Euskal Herriko bazter ezberdinetatik hurbildu zaizkigu parte hartzaileak: Hendaiatik, Nafarroatik, eskualdetik…”, gaineratu dute.
Herritarren parte hartzea ikusita, Aranbaltz kultur elkarteko ordezkariek eskerrak eman nahi izan dizkiete bai antolaketan lagundu dutenei eta baita ere parte hartu dutenei. “Aranbaltzek positiboki baloratzen du eguna”.

Ziortza-Bolibarko desanexioaren 11. urteurrenean egindako IX. Mendi Martxa. Argazkia: Aranbaltz kultur elkartea.

Herritarrak, martxa hasieran, plazatik ateratzen. Argazkia: Aranbaltz kultur elkartea

Martxan parte hartu zuten herritarrak. Argazkia: Aranbaltz kultur elkartea

Parte hartzaile batzuk. Argazkia: Aranbaltz kultur elkartea

Parte hartzaileak. Argazkia: Aranbaltz.

Parte hartzaileak. Argazkia: Aranbaltz.