Domekan amaitzen da Postal lehiaketan parte hartzeko epea

Be Bai Elantxobeko Euskara elkarteak Gabonetako postal lehiaketa ipini du martxan. Bertan parte hartzeko asmoa duten elantxobetarrek, domekara bitarteko epea daukate lanak aurkezteko.14 urte bitarteko ume eta gaztetxoek parte hartu dezakete lehiaketan....

Be Bai Elantxobeko Euskara elkarteak Gabonetako postal lehiaketa ipini du martxan. Bertan parte hartzeko asmoa duten elantxobetarrek, domekara bitarteko epea daukate lanak aurkezteko.

14 urte bitarteko ume eta gaztetxoek parte hartu dezakete lehiaketan. Eta aurkezturiko lan guztiekin erakusketa osatuko dute Gorgonio Renteria kultur etxean.

Hain zuzen ere, domkean, 17:00etatik aurrera jarriko dituzte ikusgai postalak, eta partaide guztien artean txokolatada egingo dute.

Gainera, Elantxobeko Be Bai Euskara elkartetik azaldu dutenez, udalaren webgunean ere ipiniko dituzte lehiaketara aurkezturiko lanak.

Azaldu dutenez, aurkezturiko lan guztiekin osatuko dute aurtengo Gabonetako postala.

Be Bai Elantxobeko Euskara elkarteko kideek osaturiko epaimahaiak postalen kalitatea eta originaltasuna baloratuko ditu.

Sariak partaide denentzat

Hala ere, lehiaketaren antolatzaileek jakitera eman dutenez, partaide guztiek jasoko dute sariren bat.

Hain zuzen ere, margotzeko materialak emango zaizkie. Margoak, arkatz markatzaileak eta margotzeko beste zenbait material banatuko dituzte partaideen artean.