Domekan Mendexan, Lea Ibarreko Briska txapelketa jokatuko dute
Lea Ibarreko XX. Briska txapelketa jokatuko dute Mendexan, domekan.Hirukoteka, bost tantura lehiatuko dute, eta txapelketan parte hartzeko gutxienez hiru lagunetako bat Lea Ibarrean jaioa edo bertako udalen batean enpadronatuta dagoena izan behar da: A...
Hirukoteka, bost tantura lehiatuko dute, eta txapelketan parte hartzeko gutxienez hiru lagunetako bat Lea Ibarrean jaioa edo bertako udalen batean enpadronatuta dagoena izan behar da: Amoroton, Aulestin, Gizaburuagan, Mendexan edo Munitibarren.
Izen ematea egunean bertan egingo dute, Mendexako udaletxean.
Txapelketako parte hartzaileek 16:00etatik 17:00ak arte edukiko dute aukera apuntatzeko. 15 euro ordainduko dituzte hirukoteko.
Sariak
Sari potoloak prestatu ditu Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko kultura batzordeak.
Irabazleek garaikurrak eta 315 euro jasoko dituzte. Bigarren egiten dutenentzat garaikurrak eta 180 euroko saria egongo da. Hirugarrenek garaikurrak eta 135 euro jasoko dituzte, eta laugarrenek txanpaina eta 75 euro.