'Euskaraz bizi nahi dut' banderolak jartzeko deitu dute
MUTRIKU // Nazioarteko Euskara Eguna iritsi aurreko giroa berotzen hasteko, Mutrikuko Bai Txo! euskara elkarteko kideek Euskaraz bizi nahi dut leloa duten banderolak etxeetako zein eraikinetako balkoietan zintzilikatzera animatu dituzte herritarrak. E...
MUTRIKU // Mutrikuko EH Bildu koalizioak antolatuta, gaur Prozesu independentista deritzon hitzaldia egingo da Zabiel kultur etxean. Hizlari lanetan Pavel Viñas Zapirain senaturako hautagaia eta Maite Ubiria Beaumont Sortuko kidea izango dira. Solasaldia 19:00etan hasiko da Zabielgo ganbaran. Besteak beste, abenduaren 20ko hauteskundeetara begira zeintzuk pauso jarraituko diren azalduko dute. Arrain lonja berriari buruzko herri batzarra, Ondarroan
ONDARROA // Gaur, Ondarroako arrain lonja berriari buruzko herri batzarra egingo da Kofradia Zaharrean. Herritarrek gairari buruz sakon eztabaidatzeko aukera izango dute 18:30etik aurrera egingo den batzarrean. Besteak beste, eraikin berriak herriari ekarri ahal izango dizkion onurei buruz hitz egiteko tartea egongo da, eta herritar bakoitzak bere ekarpenak egin eta dudak argitzeko aukera ere izango du.