Gabonetako negulekuetan izena emateko epea zabaldu dute

Gabonetako sasoian umeentzako jarduerak egingo dituzte Gautegiz Arteagan. Udalak antolatuta, herriko txikienentzako negulekuak izango dira. Hain zzuen ere, abenduaren 28an, 29an eta 30ean, eta urtarrilaren 4ean eta 5ean eskainiko ditu Gautegiz Arteaga...

Gabonetako sasoian umeentzako jarduerak egingo dituzte Gautegiz Arteagan. Udalak antolatuta, herriko txikienentzako negulekuak izango dira. Hain zzuen ere, abenduaren 28an, 29an eta 30ean, eta urtarrilaren 4ean eta 5ean eskainiko ditu Gautegiz Arteagako Udalak umeentzako negulekuak.

Parte hartu gura duten umeek izena eman beharko dute aldez aurretik, eta apuntatzeko epea atzo zabaldu zuten. Hilaren 18ra arte izango dute horretarako aukera. Negulekuetarako plazak mugatuak izango direla jakinarazi du udalak, eta izena emateko kultur etxera joan behar dela jakinarazi dute.

30 umerentzako lekua

Aurtengo negulekuak 3 eta 12 urte bitarteko arteagarrentzat izango dira. Hain zuzen ere, 3 eta 5 urte bitartekoentzako 15 plaza egongo direla argitu du udalak, eta beste horrenbeste 6 eta 12 urte bitartekoentzat.

Jolasteko auketa izango dute herriko umeek Gabonetako egun horietan. Negulekuko jarduerak 10:00etan hasiko dira, eta 14:00etan amaitu. Informazio gehiago gura duenak 946 271 563 telefono zenbakira dei dezake, edo kulturetxea. gautegiz@bizkaia.org helbidera idatzi.