Giro ederrean joan dira Santa Katalina jaiak
Mundakan, 20 kazola aurkeztu zituzten zapatuko bakailao lehiaketara. Gizaburuagan, berriz, ohi modura, domeka eguerdian bazkari giroan batu ziren herritarrak; barraskilo lasterketa ere egin zuten.Santa Katalina jaiak agurtu dituzte asteburuan Mundakan,...
Mundakan, 20 kazola aurkeztu zituzten zapatuko bakailao lehiaketara. Gizaburuagan, berriz, ohi modura, domeka eguerdian bazkari giroan batu ziren herritarrak; barraskilo lasterketa ere egin zuten.
Santa Katalina jaiak agurtu dituzte asteburuan Mundakan, Ereñon eta Gizaburuagan. Lehiaketak, bazkariak, dantzak, musika eta beste hainbeste duki dituzte herriotan asteburuan, giro ederra sortuta.Olazar kultur elkarteak antolatuta, domekan ospatu zituzten Gizaburuagan Santa Katalina jaiak. 20 bat gaztetxok parte hartu zuten IX. Barraskilo lasterketan; Lara Artolaren karakola izan zen azkarrena. Ondoren, herri bazkaria egin zuten, ia 60 lagun batu ziren. Gainera, herritarrek udaletxe berria barrutik ezagutzeko aukera ere izan zuten.
Mundakak, berriz, 31. bakailao txapelketa hartu zuen zapatuan. Urtero legez, jende ugari batu zen herriko plazan. Aurten, 20 kazola aurkeztu dituzte lehiaketara. Epaimahaiaren arabera, Joseba Batisek prestatutako bakailaoa izan zen denetatik gozoena.