Berriatuarrak Beldur Barik lehiaketako 18-26 urte bitartekoen ataleko lehenengo saria jaso du 40 golpe lanagatik. Berriatuarrak «harrituta eta pozik» hartu du saria, eta aurrera begira ere horrelako lan gehiago egiteko bultzada jaso duela azaldu du.
Bereikuak azaldu duenez, estreinakoz parte hartu du lehiaketan. «Aurten, lehiaketa aurretik nahikoa denbora eduki dut eta zer edo zer egitea pentsatu nuen. Dena dela, hasieran beste ideia bat neukan».
Beldur barik sariketako irabazleak.
Azkenean, 40 golpe lana egin eta aurkeztu zuen lehiaketara. «Ezkutuan dauden mikromatxismo kasuak azaleratu nahi izan ditut nire lanarekin. Bideoan irudikatzen den moduan, mikromatxismo kasuen ondorioz hainbeste kolpe jasotzen ditugu egunero-egunero».
Sariketa, Amurrion
Sari banaketa zapatuan egin zen, Amurrion. Eta Berriatuan Erroak Loran jaian parte hartu nahi bazuen ere, sariketara joateko eskatu zioten. «Amak lagundu zidan eta hantxe, saria ematerakoan, jakin nuen nire lana zela saritua; harrituta geratu nintzen».
Gehienek taldeka egin dituzte lanak. Bereikuak, aldiz, laguntza eduki badu ere, bakarrik egin du ikus-entzunezkoa. «Oholtzara igo aurretik amari musu bat eman nion eta oholtza gainera igota, nire lana amari eskaini nion; nebari ere eskerrak eman nizkion».
Sariak aurrera begira beste lan bat egiteko indarra eman diola dio Bereikuak. «Jendeak esandakoak ere asko animatzen nau. Izan ere, saria jaso aurretik, askok esan didate nire lana gustatu zaiela. Horrek beste lan bat egiteko indarra ematen dit; lagungarria da».
Beldur Barik lehiaketaren sari preziatua eskuetan hartuta eta ingurukoek egindako kritika onekin, orain, datorren urteko lehiaketara begira jarri da Bereikua. «Hau ikusita, datorren urtean ere zer edo zer egin beharko dut».
Lea-Artibaitik aurkeztutako lanak
Planto. Lekeitio. 1. Kategoria (12-17 urte bitartekoak). Egileak: Ane Uriondo Zabala, Uxue Cazalis Crespo, Garazi Rojo Ikazuriagagoitia, Arene Cid Plaza, Irati Alonso Kortazar, Urko Seijo Okamika, Ibon Txopitea Laka, Daniela Ocampo Campo, Olatz Meabe Fernandez, Jone Errasti Erdozia, Joseba V. Fernandez Ayala eta Ander Gabiola Treviño.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.