Talako Amaren ospakizunetan elkartuko dira egunotan, Ean

Besteak beste, Tor Magoaren emanaldia eta gaztetxoen esku pilota txapelketako finala egingo dituzte. Martitzenean ospatuko dute Talako Amaren egunaAsteburu luze honetan Talako Amaren jaien ospakizunetan bete-betean sartuko dira Ean.Izan ere, asteartean...

Besteak beste, Tor Magoaren emanaldia eta gaztetxoen esku pilota txapelketako finala egingo dituzte. Martitzenean ospatuko dute Talako Amaren eguna

Asteburu luze honetan Talako Amaren jaien ospakizunetan bete-betean sartuko dira Ean.

Izan ere, asteartean ospatuko dute Talako Amaren egun handia, baina, aurretik ere ondo pasatzeko aukera izango dute.

Domekan, Tor Magoaren emanaldia izango dute Eskolondon. 18:00etan hasiko da ekitaldia, eta ume eta gaztetxoak magiara hurbildiko dira saioan.

Tor Magoa ezaguna da ume eta gaztetxoen artean. ETB-ko Sorgin Txulo saioa aurkezten du Zuriñe Hidalgo abeslariagaz eta Gorritxo animaziozko galtzagorriarekin batera.

Bestalde, astelehenean gaztetxoen esku pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte udalerriko frontoian. 12:00etatik aurrera ariko dira lehian

Martitzenean, Talako Amaren ermitan meza entzunez hasiko dute eguna. Ostean, Beletxe elkartekoen eskutik hamaiketakoa izango dute, Beletxe elkartean bertan.

Gero, 13:00ak aldera auzoen arteko desafioari ekingo diete. Eako, Bedaronako eta Natxituako auzotarrek zein baino zen gehiago arituko dira lehian.

Zapatuetako azoka

Bestalde, zapatu honetan hasita zapatuetako merkatua berreskuratuko dute eatarrek.11:00etatik 13:00ak aldera bitartean udaletxeko arkupean egongo dira udalerriko nekazariak beren produktu freskoak saltzen.