Lander Andonegiren bideoa Gaztea Dantza lehiaketan saritu dute
Gaztea Dantzan lehiaketako bideo onenaren saria jaso du Lander Andonegi mutrikuarrak egindako Forward Thinking lanak. Hain zuzen ere, epaimahaiaren saria jaso du Zarauzko hondartzan girotutako bideolanak.Epaimahaia osatu duten kideek Andonegiren lanaz ...
Epaimahaia osatu duten kideek Andonegiren lanaz gain, beste bi lan saritu dituzte Do you wanna dance (talde onenaren saria) eta Ghost writer (bakarlari edo bikote onenaren saria), eta aurkeztu diren lan guztien artean horiek aukeratzen lan nekeza izan duela nabarmendu dute. «Oro har, kalitate handiko lanak aurkeztu dituzte parte hartzaileek bigarren edizio honetan. Eskerrik asko, beraz, koreografiak bidali dituzuen guztioi, egindako esfortzuagatik eta lan onagatik».
Bestea alde batetik, Iñigo Arauko eta Nerea Ansola ondarrutarrek eta Gernika-Lumoko Ross dantza taldekoek aurkeztutako lanek ez dute entzulearen saririk jasotzeko aukerarik izan. Bi taldeen lanak finalera ailegatu badira ere, ez dituzte hiru onenen artean egoteko nahikoa boto lortu.